Irteera hartan parte-hartu zuten eta jada gurekin ez diren Arantza Arruti Jabier Mujika, Joxe Manuel Garmendia eta Pablo Usandizaga gogoan hartu zituen Huitzik, proiekzioaren hasieran.
40 lagunek osatu zuten Austriako Tiroleko estatura 1983ko udan egin zuten irteera, eta trekkinga eta turismoa uztartu zuten, Huitzik zehaztu zuenez.
Irteera hartan parte hartu zuten askorentzat horren urrun joaten ziren lehenengo aldia izan zela aitortu zuen Huitzik. Garaiaz jabetzeko, 1983ko urtea testuinguruan jartzen saiatu zen. Eta horretarako, zenbait datu eman zituen; besteak beste, Bastero inguruan kokatzen zen Orantza izeneko taberna mendizaleen topagunea zela, Andoaingo herriak egundoko uholdeak jasan berri zituela, Realak liga irabazia zuela, ez eurorik ez internetik ez zutela existitzen, muga administratibo-politikoak gainditzeko ere nahiko trabak jartzen zituztela... gogorarazi zien proiekziora bertaratu zirenei.