Aurrekontu parte-hartzaileen formulari eusteko apustua egin nahi du PSE-EEk

Aiurri 2024ko abe. 10a, 07:25

Artxiboko irudia.

Azken urteotan Andoainen ezagututako aurrekontu parte-hartzaileen edizio berririk ez da izango. Ez behintzat, orain arte martxan izan den formularekin. PSE-EEk kritika luzatu dio gobernu ardurak dituen EH Bilduri.

"EH Bilduk prozesu parte-hartzaile bat hiltzen utzi du. Prozesu hori 2021ean eta 2022an jarri zuen abian PSE-EEk Ekonomia eta Ogasun sailetik, herritarren partaidetzarako bideak handitzeko eta herritarrak inplikatzeko Andoaini eragiten dioten erabakietan", adierazi du Andoaingo PSE-EEk. Eta gobernu taldeari egotzi dio etena egitearen erabakia: "Azken urteotan izandako parte-hartzeak erakutsi digu Andoainen borondate parte-hartzailea eta herritarren sentsibilitatea argi eta garbi daudela, eta inplikazio hori entzun, zaindu eta bideratzeko betebeharra dugula arduradun politikook, baina zoritxarrez aurten EH Bilduk ez ikusiarena egitea erabaki du".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!