Lehia estua darabilte Santo Tomas Lizeoa eta Euskalduna taldeek, Gorengo mailako lehen itzulia amaitzeko jardunaldi gutxiren faltan. Hamaika partida jokatu dira eta, estatistikei erreparatuta, parez pare dabiltza biak: zazpina garaipen eskuratu dituzte. Aldea non dago, baina? Batetik, donostiarrek bi berdinketa lortu dituzte eta andoaindarrek, berriz, hiru. Bestetik, Santo Tomas Lizeokoak dira gol gutxien jaso duten taldea: 7, besterik ez. Defentsa lan on horri esker goikaldean dira.
Larunbat honetan, arratsaldeko 16:00tan hasita, Euskaldunak etxekoen babesa beharko du garaipena eskuratzeko eta lidergotza berreskuratzeko.
Sailkapena
Atzeraturiko partidan, aurreko asteburuan Euskaldunak 2-3 galdu zuen Oriokoren aurka. Oraingoan irabazteko gogo berezia izango dute.
1. Santo Tomas Lizeoa 24 p.
2. Euskalduna 23 p.
3. Roteta 21 p.
4. Orioko 20 p.
5. Usurbil 18 p.