Ondoren, gainera, mokadua eskainiko da. Ekitaldiaren nondik norakoa iragarri du Andoaingo Udalak, ohar bidez. Eta herritarrek aukeraketan parte hartzeko aukera izan dutela azpimarratu dute: "Andoainen asko dira kirol lorpenen bat eskuratu dutenak. Nabarmentzekoa da elkarteei eta herritarrei eman zaiela aukera haien proposamenak luza zitzaten. Uzta oparoa izan da, lorpen indibidualak ez ezik, taldekakoak ere badira, baita mundu mailan lorpenak izan dituztenak ere. Aipamen berezirik ere ez da faltako ekitaldian."