Lasterka egiten da, baina ez da ohiko proba. Izan ere, urte amaierakoa jai giroan egiten da. Antolatzaileek gonbita luzatu dute: "Urtero bezala, giro paregabea izango da. Mozorroak ez dira faltako eta, noski, herriko komertzioek eskainitako sariak zozkatuko dira". Abenduaren 31n, lasterkariak goizeko 11:30ean abiatuko dira eta Andoain barrena bost kilometro pasatxoko ibilbidea egingo dute parte-hartzaileek. Ikusleak ez dira faltako, bide bazterretan.