Iñaki Torres bitxigile andoaindarrak erakusketa eta salmenta jarriko ditu K10 Hotelean igandean

Aiurri 2024ko abe. 12a, 10:53

Zilarrezko eta harrizko bitxiak lantzen dituen Iñaki Torres artisau andoaindarrak K10 hotelean erakusketa eta salmenta jarriko ditu, abenduaren 15ean, igandearekin. 10:00etatik 20:00etara egongo da hotelean, hain zuzen.

Hernanin daukan tailerrean, zilarra eta harria lantzen ditu eskuz, eta enkargu pertsonalizatuak (bitxiak, belarritakoak, eraztunak, zintzilikarioak...) egiten ditu. Loquequieroenmijoyero.com web gunean bere artelanak erakusgai dauzka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!