Gipuzkoako Foru Aldundia lanak egiten ari da Oindolar tunelean, Iruñerako noranzkoan, eta Gorosmendi tunelean, Donostiarako noranzkoan (biak A-15 errepidean), tunelen estaldura hobetzeko eta instalazioak egokitzeko.
Horretarako, bi noranzkoko zirkulazioa duten bi desbideratze egin dira bi tunel paralelotan. Oindolarreko tunelean zerbitzuan dagoen hodiaren mantentze lanak direla eta, zirkulazioa moztu egin beharko da Andoainerako noranzkoan, Berastegiko lotunearen parean, abenduaren 14ko (larunbata) 22:00etatik abenduaren 15eko (igandea) 06:00etara.
Nafarroatik Gipuzkoarako ibilbide luzeetarako, N-I errepidea hartzea gomendatzen da, Altsasuraino, A-10 (Sakanako autobia) hartuz Irurtzunen.
Helmuga lokalak dituzten gainerako ibilbideetarako (Berastegi, Elduain edo Berrobi), GI-2130 errepidea erabiltzea gomendatzen da.