Ikusitakoaren iraunkortasunaz, Sara Berasaluce argazkilariarekin

Aiurri 2024ko abe. 13a, 10:35

Geldialdi berezia egingo du Sara Berasaluce Duque argazkilariak Andoainen, Trentxiki argazki elkarteak gonbidatuta. Hitzaldia emango du artistak abenduaren 20an, Urigain Etxean, arratsaldeko 18:00tan, bere obraren zertzelada nagusiak erakustearekin batera: "Ikusitakoaren iraunkortasuna".

Eremu pertsonalaren eta kolektiboaren arteko arrakaletan kokatuta, memoria, identitatea eta narratiba bisualak dira Berasaluceren argazkigintzaren bizkarrezur. Hala, irudiei bestelako esanguna eman nahian, pentsamendu kritikorako bide berriak zabaltzen ditu sortzaileak. 

Artean graduatua, argazkilaritzan espezializatu da, eta bere sorkuntza-praktikak ildo dokumentala nahiz kontzeptuala hartzen ditu. Horren adibide dira, besteak beste, "Forget-Forgot-Forgotten", [izan ziren] eta "nenita" proiektuak, argazki-artxiboen erabileran oinarritzen baitira, Trentxiki argazki elkartearen arabera, "iragana berrinterpretatzeko eta egitura garaikideak zalantzan jartzeko" erreminta gisa: "Bisuala eta historikoa dena uztartzeko duen gaitasunari esker, gizabanakoaren eta gizartearen arteko tentsioak azaleratzeaz gain, lanaren eta gorputzaren artekoak ere aztertzen ditu". 

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Trentxiki Argazki Elkartea (@trentxiki.ae)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!