Naiara Delgado artistak egin dituen akuarelak jarriko dituzte erakusgai eta salgai Urkiola tabernan. Igandean, arratsaldeko 15:00etan egingo dute erakusketaren irekitze-ekitaldia.
Artelanekin batera, zintzilikarioak eta Keinuk egindako poltsak jarriko dira salgai, eta baita laguntza-kutxa ere, nahi duenak ekarpena egin.
Antolatzaileek azaldu dutenez, Nahia 2013ko martxoaren 7an jaio zen, “artrogriposis deituriko artikulazioei eragiten dien gaitz arraro batekin, eta larrien aldakei eta belaunei eragin zien”.
Nahiak erditze-unean sufrimendu fetala jasan zuela gaineratu dute, eta horren ondorioz, desgaitasun fisiko eta psikikoak dituela eta ASPACEn eskolatuta dagoela.
Naiara Delgado artistarekin eta Nahia Patinoren gurasoekin edukitako elkarrizketak, Aiurri astekariaren datorren asteko zenbakian agertuko dira.