2025eko udal aurrekontu-proposamena helarazi die gobernu taldeak oposizioko kideei

Jon Ander Ubeda 2024ko abe. 19a, 13:07

Hilabeteko epea eskaini die EH Bilduk gainerako alderdiei, 2025eko aurrekontu-proposamena aztertu eta aldaketak txertatzeko. Urtarrileko lehen osoko bilkuran eman nahi diote bidea.

28 milioi euroko aurrekontu proposamena aurkeztu die gobernu ardurak dituen EH Bilduk, gainerako alderdi politikoei. Aldebiko bilerak egingo dituzte hurrengo asteetan, aurrekontua osatu eta eraldatzeko borondatearekin.

Gaurkoan, agerraldian, Andoni Alvarez Lete alkateak aurrekontu proposamen berriaren ildo nagusiak aurkeztu ditu. Lau dira:

  1. Herritarren bizitzak hobetu.
  2. Eraldaketa ekosoziala eta elikadura burujabetza.
  3. Andoain, herri bizia.
  4. Gobernantza komunitarioa.

Bestalde, estrategikotzat dituzten hainbat egitasmo bideratu nahi dituzte horretarako mailegua eskatu behar bada ere. Honako hauek lirateke:

  • Allurralde kiroldegiko instalakuntzen eraberritzea.
  • Udal Liburutegi berria.
  • Udal Zerbitzuen erabilerarako pabilioi berria.

Partidak, zenbakiak eta proposamen zehatzak

Askoren artean, honako hauek hizpide izan ditu alkateak: Etxebizitzaren arazoari irtenbidea emateko neurri zuzentzaileak hartzea, Etxez etxeko zerbitzua indartzea, Udal ludoteka berria martxan jartzea, herri baratzeak errealitate bilakatzea, partaidetzarako prozedura berriak txertatzea...

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!