Ipuin musikatua, Andoaingo Udal Musika Eskolako ikasleen eskutik

Aiurri 2024ko abe. 19a, 19:48

Katrin Iturralde eta Txitxu Castroren zuzendaritzapean, eta musika eskolako lankideen laguntzarekin, "Altzegalaria" ikuskizuna taularatu dute Bastero Kulturguneko auditorioan.

Dozenaka haur artista bilakatu da oholtzara igotzearekin batera. Eta, parean, aretoa bete duten etxekoak zituzten adi-adi. "Dena benetakoa da" kantuarekin hasiera eta amaiera eman diote jaialdiari. Tartean, antzezpen-saio txikiak eta lau kantu gehiago: "Hegan egin nezake!", "Sustraiak", "Nahi baduzu abestu" eta "Mirarien garaia"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!