Kontzertu bizi-biziak emateaz gain, bertako musikariekin, kultur eragileekin eta musika zaleekin harremanak estutzeko denbora ere hartu zuten Xabin Mujikak (zeharkako-flauta), Aran Mujikak (biolina), Josu Lekuonak (akordeoia) eta Aitor Atxegak (gitarra eta ahotsa).
Bidaian bizitutako bizipen horiek laburbiltzen dituen ikus-entzunezkoa da (aurrerapena nahiz osoa), hain zuzen, ikusgai jarri duena Aiurrik orain.
Irlandatik itzuli berritan, abuztuan egindako kronika, hemen.
Ikus-entzunezkoaren aurrerapena:
Ikus-entzunezkoa, osorik: