Israeli boikota egiteko deia luzatu du Andoaingo BDZ mugimenduak

Aiurri 2024ko abe. 23a, 09:18

Joan den abenduaren 14an, postua ipini zuten Juanita Alkain plazan.

Israeli boikota eginda, ez du etenik Andoainen palestinar herriarekiko elkartasunak. Horren erakusle da, joan den hilaren 14an, Juanita Alkain plazan, Andoaingo BDZ-k ipinitako postua. Hari horri tiraka, Euskal Herriko BDZ mugimenduarekin bat eginez, elkarretaratzeko deia luzatu du taldeak, gaur, eguerdiko 12:00etarako. Oiartzungo Lintzirin industrialdean izango da hitzordua, bertako Carrefour supermerkatuaren aurrean. Hala, hilaren 28an ere berriro egingo dute mobilizazioa, toki eta ordu berean. 

Horrekin estuki lotuta, gainera, salgai dauden jatorri israeldarreko produktuak kentzeko eskatuko die supermerkatuei Andoaingo eragileak, bertako arduradunei idatzitako gutun baten bidez. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!