Neguko erropen bilketa egingo dute datozen egunetan

Aiurri 2024ko abenduaren 26a

Andoainen eta Hernanin neguko erropen bilketa kanpainari ekingo diote hurrengo egunetan, Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak antolatuta. 

Hain zuzen, Andoainen Igara espazioan, abenduaren 28an 10:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara jasoko dituzte erropak. Andoainen biltzen dutenarekin banaketa, berriz, urtarrilaren 3an 18:00etatik 20:00etara egingo dute, Igaran bertan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!