Andoaingo igerilekua itxita izango da urtarrilaren 12ra bitarte

Jon Ander Ubeda 2024ko abe. 26a, 14:11

Gaurkoan hasita, Andoaingo igerilekuko instalakuntzak itxita daude. Konponketa lanak egin behar dituzte sabaialdean eta, gauzak ondo, urtarrilaren 13an irekitzea aurrikusten dute.

Gerta liteke, gainera, lanen iraupena luzatzea. Andoaingo udal oharrean aipamen zehatza egin zaio xehetasun horri: "lanen garapeba meteorologiak
baldintzatuko dituenez, posible da irekiera data atzeratu behar izatea".

Bitartean, Buruntzaldeko kirol instalazioak eta Mugiment hitzarmenaren barruan daudenak erabil daitezkeela gogorarazi du Andoaingo Udalak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!