Andoain Cup txapelketan, etxekoak garaile

Aiurri 2024ko abe. 30a, 16:07

Zirrara eragin du Leizaran eskubaloi taldeak, egunotan. Andoainen talde ugari hurbildu dira Andoain Cup txapelketa jokatzera eta, azkenerako, sariduna etxeko taldea izan da. Poza sekulakoa izan da jokalarientzat, klubarentzat eta harmailetan elkartu ziren zaletu guztientzat.

Irabazleak 2025eko ekainaren 25etik 29ra Granollers Cup lehiaketan ariko dira. Saria ez da, ez nolanahikoa, bere baitan sartzen baita hango egonaldiko gastua barne. Giro polita eta antolakuntza bikaina izan da hiru egunetan, Andoainen. Euskal Herri osoko taldeek parte hartu dute eta finalean Andoaingo Leizaran MacDonalds taldea gailendu zen, finalean Malkaitz taldea 7-5 gailenduz.

Txapeldunak: Leizaran MacDonalds. 

Txapeldun-ordeak: Malkaitz Burlata.

Hirugarren sailkatuak: Errotabarri Ermua.

Laugarren sailkatuak: Mendavia CB Mendabia.

Argazki-bilduma: Leizaran.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!