Urteko lehen partida, Ubitarten

Aiurri 2025ko urt. 9a, 08:53

Gorengo Erregional mailak ligari berrekingo dio asteburu honetan, eta Euskaldunak etxean jokatuko du urteko lehena. Igande honetan izango da, arratsaldeko 16:00tan hasita, Sanpedrotarra taldearen aurka.

Emozio handikoa izan daiteke urtearen hasiera, sailkapenaren gaikaldean baitaude Gaztañagaren mutilak. Denboraldiko futbol talde onenen artean lehia estua dago: Euskalduna eta Santo Tomas Lizeoa lehen postuan dira 27 punturekin, eta Roteta hirugarren dago 25 punturekin. Azken horren zelaian jokatu zuten urteko azken partida eta emaitza 0-0 izan zen.

Sanpedrotarra, igande honetako aurkaria, seigarren postuan sailkatuta dago Euskaldunak baino zazpi puntu gutxiagorekin. Lehen itzulia amaitzeko bi partida baino ez dira geratzen eta urdiñek lehen postuari eustea desio dute.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!