Euskal Ligan lehen denboraldia du Leizaran Ernio Inmobiliaria taldeak eta gabonetako geldialdiaren ostean, lehiari berrekingo diote asteburu honetan. Lehen aurkaria Saieko Grupo Seyprel taldea izango da. Donostian izango da partida, larunbatarekin, iluntzeko 19:45tan hasita.
Urteko azken partidan Leizaran taldeak 33-35 galdu zuen Elgoibarren aurka. Une honetan sailkapenaren atzealdean sailkatuta daude andoaindarrak. Maila berrira egokitzen ari dira.