Urte hasierarekin batera ohikoa izaten da sagardotegi denboraldiari hasiera ematea, eta, aurtengoan, Andoaingo Batzokiak, barrikotea antolatu du Batzokian bertan.
25 euroen truke, sagardoa kupel txikitik eta sagardotegi menua dastatzeko aukera egongo da: bakailao-tortilla, bakailaoa, txuleta, postrea (gazta, irasagarra eta intxaurrak) eta kafea.
Izena emateko ondorengo telefono-zenbaki batera deitu edo idatzi behar da urtarrilaren 17a baino lehen: 688 803 665 (Txitxu) edo 652 774 883 (Eneko). Izen-ematea irekia da parte hartu nahi duen ororentzat.