Leitzarango bide bazterrean, egoera kaskarrean zeuden hesiak berritu egin ditu Gipuzkoako Aldundiak azken asteetan. Zehazki, hesolak eta sokak ipini dituzte zenbait zatitan. Leitzaran ibai aldera doazen malkar arriskutsuak zeintzuk diren markatzen dute, batik bat.