Udalak ohar bidez zabaldutako oharraren arabera, “Udalarekin dituzten harremanak zein hizkuntzatan nahi dituzten izan adieraz dezakete eskutitzarekin batera azaltzen den inprimakia beteta eta Udaletxeko Atarian edo Bastero Kulturguneko harreran aurkeztuta. Horretarako, otsailaren 28 bitarteko epea izango dute”. Inprimakia modu fisikoan nahiz elektronikoan aurkeztu ahalko da, eta horretarako eskutitzean azaltzen den QR kodea edo honako lotura erabiliko da:
https://labur.eus/andoaingoudalarekineuskaraz
Inprimakirik aurkezten ez bada, “Udalak ulertuko du harremanak euskaraz izan nahi dituela herritarrak, eta Udaleko Euskararen Errolda erregistroan jasoko da”. Informazio gehiago www.andoaindarraeuskaraz.eus webgunean, Andoaingo Euskara Zerbitzuko sare sozialetan, nahiz 943 300 831 telefonoan.
Bi aukeren artean bat aukeratu behar da
Andoaingo Udalak, idatzizko harremanetarako, bi aukera eskaintzen die herrikideei: euskara hutsez, Euskararen Errolda deituriko erregistroa izena eman duten guztiekin; eta, euskaraz eta gaztelaniaz, erregistro horretan azaltzen ez direnekin.
Gazteen gehiengoa euskalduna da
Andoaingo 15-24 urte bitarteko gazteen % 88tik gora euskalduna da, eta Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuak gazte horiek euskararen aldeko hautua egin dezaten nahi du.