Garaipena eta lidergotza, urteko lehen jardunaldian

Aiurri 2025ko urt. 13a, 17:05

Gorengo Erregional mailak lidergotza eskuratu du 2025eko lehen jardunaldia amaitu berritan. Bart 2-0 irabazi dio Sanpedrotarra taldeari. San Tomas lizeoak, aldiz, 3-1 galdu zuen Danenaren aurka.

Sailkapena, 14. jardunaldian:
1. EUSKALDUNA SD 30  
2. ROTETA CD 28  
3. SANTO TOMAS LIZEOA 27   

 

Allerruren zelaian, asteburuan

Sailkapenean atzealdean sailkatuta dagoen Allerru taldearen aurka ariko dira, 15. jardunaldian. Aurrealdean jarraitzeko puntuak pilatzeko aukera berria dute Gaztañagaren mutilek. Larunbatean izango da, 17:50etan hasita. Lehen itzulia amaituko da, gainera, datorren asteburuko jardunaldian.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!