Buruntza Auzo Elkarteak, Punttuka Bertso Eskolak eta Gaztañaga eta Mizpiradi sagardotegiek, Andoaingo Udalaren laguntzarekin, antolatu dute ekitaldia.
Txandaka izango da txotx garaiaren irekitze ekitaldia, urtez urte. Aurten Gaztañagan, eta Mizpiradin datorren urtean.
Andoni Alvarezek (Andoaingo alkatea), Ainhoa Aiertzak (Buruntza Kultur Elkartea), Ion Belokik (irekitze ofizialeko protagonista), Axier Gaztañagak (Gaztañaga sagardotegia) eta Jon Mikel Arruabarrenak (Mizpiradi sagardotegia) egin dute Andoainen lehenbiziko aldiz ospatuko den ekitaldiaren aurkezpena, gaur arratsaldean.
Bertsoak eta musika
Iragarri dutenez, Punttuka Bertso Eskolako kideek eta Sebastian Lizaso bertsolariak bertsotan jardungo dute, eta Aire Eire musika taldeak ere joko du afarian.
Honako bi telefono jarri dituzte aukeran afariko txartela eskuratzeko: 630122562 edo 943591968.
Urtarrilaren 16a, ostegunarekin, eguerdiko 13:00etan itxiko dute izena emateko epea. 35 euro balio du sagardotegiko menuak, egun horretan.