ETB2ko realityaren webgunean Ormaetxeari dagokion aurkezpen-fitxan jartzen duenez, “Ekhi mutil irribarretsua eta oso ausarta da, bere burua oso bizkortzat daukana. Futbolean jokatzen du Euskalduna taldean, defentsa postuan. Ez omen du negar askorik egiten, baina gaizki pasatu omen zuen neska-lagunarekin utzi ondoren, eta gero itzuli egin zen. Oso lasaia dela dio, baina batzuetan lehertu egiten dela, “kableak gurutzatzen” zaizkiola. Bere neska-lagunak aitortu digu Ekhi pertsonaia bat dela, hasieran lotsatia izan daitekeela, baina gero ireki egiten dela eta oso ondo konpontzen dela mundu guztiarekin, pertsona ona dela”.