Txotx denboraldia 2025

Txotx Irekiera arrakastatsua egin dute Gaztañaga sagardotegian bart

aiurri 2025eko urtarrilaren 18a

 

Giro alaian egin dute bart txotx denboraldiaren irekitze-ekitaldia, Gaztañaga sagardotegian. Buruntza Auzo Elkarteak, Punttuka Bertso Eskolak eta Gaztañaga eta Mizpiradi sagardotegiek, Andoaingo Udalaren laguntzarekin, antolatu dute ekitaldia. Sebastian Lizaso, Ion Beloki (txotx irekieraren protagonista nagusia) eta Aritz Eskudero bertsotan aritu dira, eta Aire Eire taldeak musika jarri du. Argazki-sorta eta bideoak, ikusgai: