Yoga lantegiak Andoainen, HH eta LH mailakoentzat

Aiurri 2025eko urtarrilaren 20a

Eider Hurtado, artxiboko irudia.

Familia lantegiak antolatu ditu Andoaingo Euskara lansailak, urtarrilean, HH eta LH mailako ikasleentzat. Eider Hidalgok gidatua, honatx egitaraua:

  • Urtarrilak 24, ostirala. Aita Larramendi ikastolak Bazkardon duen Juanita Alkain eraikinean. HH4 eta HH5 mailakoentzat.
  • Urtarrilak 27, astelehena. La Salle Berrozperen HH mailakoen eraikinean, HH2 eta HH3 mailakoentzat.
  • Urtarrilak 31, ostirala. Ondarreta Herri Eskolaren HH eraikinean, Osasun Etxearen atzealdean. LHkoentzat.

Saio guztiak arratsaldeko 17:00tan hasiko dira. Izen-ematea: 692 193 555.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!