Hona doinuarekin batera doazen hitzak:
Parrokia Maria Reina-Egiako Tolosarrak
Hogeita bost urte luzez
Egiako tontorrean
Maria Reina elizan
tolosarrek dute parte
elkartasuna sustatuz
bi herri hauen artean
inklusioa bultzatuz
Donostia bihotzean
Donostia!
25 urte bete dituen Egiako danborrada
Maria Reina Parrokia-Egiako Tolosarrak Hogeita bost urte luzez Egiako tontorrean Maria Reina elizan tolosarrek dute parte elkartasuna sustatuz bi herri hauen artean inklusioa bultzatuz Donostia bihotzean Donostia!
Egia auzoko Maria Reina Parrokia-Egiako Tolosarrak izeneko danborrada Maria Reina parrokiako aisialdi taldeak eta Tolosan jatorria izanik Egian bizi diren auzotarrek osatzen dute.
Danbor joleen talde hori 25. urteurrena ospatzen ari da une honetan, Egiako kaleetan barrena.
Oiartzabalen eta Berrondoren etorria
Oiartzabalek Donostiako makina bat elkarteen ereserkiak sortu edota moldatu izan ditu danborrek eta kupelek jo dizaten, azken urtetan.
Zehazki, hiru moldatu ditu: Alde Zaharreko Euskal Billera, Gaztelubide, eta Ardatza Herria. Sortu, berriz, hamar: Mons (Intxaurrondo), Gurea, Sauxe eta Altzako Herri Ikastetxeko gurasoak (Altza), Club Ciclista Donostiarra, Kostkas futbol taldea, Urtoki (Amara) eta Santiagomendi (Amara), Kañoyuetan (Alde Zaharra), eta Maria Reina Parrokia-Egiako Tolosarrak (Egia).
Guzti horien artetik, Berrondok seiri ipini die hitza: Altzako hiruei, Club Ciclista Donostiarrari, eta autengo biri esan bezala.