EH Bilduk eta EAJ-PNVk "herriaren aldeko akordio berria" sinatu dute

Aiurri 2025eko urtarrilaren 21a

Urtarrilaren 30ean Udal aurrekontuak aztergai izango dira Andoaingo batzarraldi aretoan eta, gaurkoan, gehiengo osoa bermatzen duen akordioa iragarri dute bi alderdi abertzaleek.

Andoni Alvarez alkateak eta Imanol Goenaga EAJ-PNVko bozeramaileak akordioaren berri eman dute hedabideen aurrean. Aurretik, akordioa sinatu dute EH Bilduko Andoni Alvarezek eta Marta Lasak eta EAJ-PNVko Imanol Goenagak eta Idoia Mikelezek.

2024ko akordioaren bidetik

EH Bilduk ontzat hartu ditu jeltzaleen proposamenak eta, bere aldetik, EAJ-PNV iaz adostutakoaren betetze-mailarekin ados agertu da. Gauzak horrela, hitzarmen berria sinatu dute bi alderdiek 2024an abiatutakoa sakontzera datorrena.

Iazko aurrekontuetan EH Bilduk EAJ-PNVren eta Elkarrekin Podemosen babesa jaso zuen. Aurten, dagoeneko, EH Bilduk badu EAJ-PNVren babesa ziurtatuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!