2023ko azaroan argitaratutako Txapasen kaxa magikoa ipuin eta disko ilustratuetan dago oinarrituta saioa. Josu Txapartegi (Zarautz, 1946) –Txapas ezizenez ezaguna– euskal akordeoilari, idazle, abesbatzako zuzendari, organo-jole eta sortzaileak bere bizitzan hamaika abesti sortuak dauzka, eta, abesti horien artean, "Ostirala iritsi da" Txapasek sortutako kanturik ezagunena, ostiralero ikastetxe askotako jolastokietan entzun daitekeena.
Porrotx, Marimotots eta lagunen berriena iristear da Andoainera.