Igoerako ligaxka jokatuko du Akerbeltz Haundi taldeak

Aiurri 2025ko urt. 23a, 07:00

Infantil mailako mutilek emozioz beteriko partaidetzazko liga jokatu dute. Azken partidan elkarren aurka aritu ziren Easo Basket Ernio liderra eta Akerbeltz Haundi Andoaingo taldea. Donostiarrak nagusitu baziren ere, biak ariko dira igoerako ligaxkan

Infantil mailako Akerbeltzek igoera ziurtatuta dauka, ligako azken partida liderraren aurka galdu arren:

SASKIBALOIA

PARTAIDETZA LIGA, 3. MULTZOA:

1   EASO BASKET (10-0) 18 p.

2   AKERBELTZ (8-2) 18 p.

EMAITZA:

AKERBELTZ haundi 40-74 EASO BASKET ERNIO

Akerbeltz Haundi taldeak, sei taldeko ligan, aurkari bakarra izan du eta hori Easo Basket Ernio taldea izan da. Partida guztiak irabazi dituzte donostiarrek, eta, azken jardunaldian, gainera, andoaindarrak aise garaitu zituzten. Azken partida irabazteko ilusioa bazegoen Andoainen, baina jokoak erakutsi du oso erronka zaila zela. Izan ere, donostiarrek 614 puntu lortu dituzte hamar jardunalditan. Gainerako taldeak oso atzean daude, saskiratzeei dagokionez. Estatistikei erreparatuta, alde handia dago Easo eta gainerakoen artean. Akerbeltz Haundi taldeak, halere, meritu osoz lortu du bigarren postua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!