Ama Kandida etorbidea, bihartik aurrera autoentzat zabalik

Aiurri 2025ko urt. 23a, 13:32

Hainbat hilabetez itxita egon ostean, Bazkardo aldeko etorbidea ostiral honetan zabalduko dute. Baipasa jarriko dute, zabalduko duten erreia bi noranzkoa izan dadin. Inguru hartako bizilagunentzat eta egunero hurbiltzen diren langileentzat hobekuntza nabarmena ekarriko du irekierak.

Ama Kandida eta Gudarien etorbidearen artean, URA Uraren Euskal Agentzia Ziako errekastoaren kanalizazioa egiten ari da eta lanketak albokalteak eragin ditu biztanlegoan.

Udalak hainbat ohar zabaldu ditu, horren harira:

Urtarrilaren 24tik aurrera

  • Ama Kandida. Zirkulazioa irekiko da.
  • Berrozpe aldea: Afekzio guztiak behar bezala seinaleztatuta egongo dira
  • Martin Ugalde Parkerako sarbidea: Gudarien etorbidetik egingo da. Industrialdearen gainerako eremurako sarbidea Cortusatik izango da.

 

Urtarrilaren 27tik aurrera

Kaletxikiko ADIF tunela itxita egongo da. Hori dela eta, Gudarien etorbidea erabili beharko da auzotik irteteko. Arantzibia plazan zirkulazioa bi noranzkoa izango da eta garajeetarako sarbidea errazteko lerroan aparkatu beharko da –eta ez, orain arte bezala, baterian–.

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!