Bertan, festa, mus-txapelketak, hitzaldiak, bideo-emanaldiak, kontzertuak, haurrentzako egun bereziak, kantu-jira, bertso-afariak eta beste hainbat kultur-ekitaldi antolatu izan ditugu.
Ezin ahaztu ere Kilometroak, Herri Urrats edo Nafarroa Oinez egun berezietarako autobusa antolatu zein horiek indartzeko dinamika desberdinak antolatzen egindako lan boluntario guztia.
Kulturaz gain, politikoki aktiboa den gunea izan da beti Irunberri, noski. Nazioarteko Borroka desberdinekin solidarioak izan gara euskal herritarrak beti eta horrek ere lekua izan du gurean. Gatazka sozial zein nazionalek ere hausnarketarako tartea izan dute hasieratik Irunberrin eta horren adierazle argiena herriko kolore eta mota guztietako eragile desberdinek elkartean izandako bilera amaigabeak dira. Zenbat ordu pasa ote ditugu mundua konpondu nahian?
Ordutegia
- Asteazkena eta Osteguna: 17:00-23:00.
- Ostirala: 17:00-01:00.
- Larunbata: 11:00-02:00.
- Igandea: 11:00-15:00/17:00-22:00.
Eskaintza
- Osteguna: Pintxo-potea.
- Ostirala eta larunbata: afariak.
- Asteazkena eta igandea: txokolatea eta txurroak.
Bukatzeko, horra asteburuko hitzordua: ostiral honetan, Euskal Herriko mus-txapelketa Irunberrin.