Egitaraua
12:00 Maizorri txalaparta-taldea, Alberto Agirre abesbatza, txistulariak eta dantzariak.
14:30 Bazkaria: Entsalada, txerri masailak ardo beltzean patata purearekin erregosiak, kafea eta gazta-tarta. Prezioa: 30 euro. Izena-emateko garaian ordaindu behar da. Azken eguna: Urtarrilak 28, asteartea.
Arratsaldean dantzaldia auzoko tabernan edo Musika Eskolan.
Iazko ekainean ere jaia egin zuten
Iazko ospakizunean agerian geratu zen Olagainekiko atxikimendua. Izan ere, 2024ko ekainean ehun lagun elkartu ziren ospakizunaz gozatzera. Aburuzan bazkaldu ostean, auzoan bertan segida eman zioten ospakizunari. Olagain auzoak batu zituen guztiak, orduko hartan. Oraingoan ere ez da ezberdina izango.