Antolatzaileek adierazi dutenez, errepresioa salatzeko eta isunei aurre egiteko osatu dute eguna. “Hainbat dira Espainiar zein Frantziar estatuetako espetxeetan giltzapean jarraitzen duten euskal preso politikoak. Dena eman eta trukean ezer jaso ez duten militante eredugarriak. Haiei elkartasuna adieraztea ezinbestekoa den garaiotan, estatuek haien indarra baliatu eta errepresioan dihardute oraindik ere”.
Aske antolakundeak abenduaren 30ean Zaballako presondegira egindako martxa horren adierazle dela azpimarratu dute antolatzaileek. Jaurlaritzako Barne Sailak, Ertzantzaren txostenaz baliatuta, martxan parte hartu zuten 128 pertsonei 1.200 euroko isuna ezarri die (153.600€-ko isuna guztira). “Euskal Preso Politikoekiko elkartasuna kriminalizatzen dute, eta bide batez, antolakundearen zein Jardun Koordinadoraren jarduna mehatxatu eta oztopatzen dute. Euskal Herri Langilea, ordea, ez dute hain errex kikilduko” adierazi dute.
Gorroto Bala
Aiztondo eta Oiartzungo gazteek osatzen dute Gorroto Bala.
Hona zabaldu duten bideoklipa, “Herri Sugarra” izenburuarekin:
Chuleria, joder!
Bizkaiko Ezkerraldeko lau musikarik osatzen dute Chuleria, joder!. Iratxe Perez abeslariak ahots indartsuarekin oholtzaratzen ditu euskarazko nahiz gaztelaniazko abestiak.
Hona, “Maitia” abestiaren bideoklipa, orain hiru aste zabaldu dutena: