Maiatzaren 15etik maiatzaren 25era izango da Euskaraldiaren laugarren edizioa, ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU lemapean. Euskararen erabilera aktibatzeko mugimendua indartzea eta gizartean eragitea du helburu Euskal Herriko ariketa sozialak, eta herritarroi dagokigu Euskaraldia gure herriko errealitatera egokitzea eta martxan jartzea.
Horregatik, otsailaren 6an (osteguna) arratsaldeko 18:30etan Urigain kultur etxean egingo den deialdian parte hartzeko deia egiten diegu herriko eragileei eta norbanakoei. Zuen parte hartzea garrantzitsua da!