Bigarren garaipena jarraian

Aiurri 2025eko urtarrilaren 27a

Euskadiko senior emakumezkoen txapelketako bigarren itzuliari hasiera eman diote eta Leizaran Lanbroa taberna taldeak garaipen berria eskuratu du Zuazoren aurka (32-28).

2025ari bikain ekin diete andoaindarrek, bitik bi garaipen eskuratuz. Balio sinboliko handikoak izan dira biak, batak lehen itzuliari amaiera eman ziolako eta besteak bigarrenari hasiera.

Hirugarren postua sendotu dute asteburuko garaipenari esker, baina adi zeren eta egutegia emozioz beterik dator: Datorren asteburuan sailkapenean puntu berdinekin dagoen Urdaibai taldearen kantxan ariko dira. Sailkapenaren aurrealdean jarraitzeko garrantzi handiko partida da, beraz.