Udal aurrekontuan txertatzeko hainbat proposamen egin ditu PSE-EEk

Aiurri 2025ko urt. 27a, 07:00

Udal Talde Sozialistak hedabideetara igorri du proposamen-sorta, euren hitzetan, "Andoain sozialagoa, parte-hartzaileagoa, irisgarriagoa, berdeagoa eta seguruagoa lortzeko".

Allurralde Kiroldegia, eta Ambrosia Olabide eraikina, Erretiratuen Etxea eta Gizarte Zerbitzuak... Udal instalazioen eraberritzeari loturiko da proposamen sorta bat. Beste proposamenen artean dira ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune berriak sortzea, alokairura bideratutako laguntzak 35 urtera zabaltzea, bideokamara gehiago jartzea: "Sozialistok espero dugu proposamen horiek onartzea eta 2025ean gauzatzeko aurrekontuen proiektuan txertartzea, Andoainen lan egiteko, elkarrekin bizitzeko eta gozatzeko leku hobea izango baita".

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!