Itxi egin dute autoen joan-etorrirako Kaletxikiko trenbidearen azpiko tunela

Aiurri 2025ko urt. 28a, 19:25

Aurreko ostiralean iragarri zuten eta gaur arratsaldean hasita tunela autoen joan-etorrietarako itxi dute. Oinezkoentzat, aldiz, zabalik dago.

Aurrerantzean, Kaletxikitik Arantzibia kalera edo Leizotz aldera joateko Gudarien etorbidetik aurrera egin beharko dute autoek eta, behin Cepsako gasolindegira iritsita, industrigunean barrena itzul daitezke Andoain aldera.

Gainerakoan, aurreko ostiralean hasita, Kaletxiki eta Ama Kandida berriro lotuta geratu dira. Kaletxikitik, beraz, Bazkardo aldera joateko aukera dago jarri berri duten baipasari esker.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!