Martxoaren 8ko egitaraua iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Andoaingo Udalak

Aiurri 2025ko urt. 29a, 08:26

2023ko kartela.

Gipuzkoan bizi eta 16 urtetik gorako emakumeek har dezakete parte. Hilaren 6an aurkeztu behar dira lanak Bastero Kulturgunean.

Andoaingo Udalak egitarau oparoa antolatu ohi du martxoaren 8aren baitan. Egitaraua aberasteko kartel lehiaketa antolatu ohi du eta aurtengo deialdia otsailaren 6an amaituko da. Ezinbestekoa izango da kartelaren goiburua honako hau izatea: “Martxoak 8: Emakumearen Nazioarteko Eguna - 2025”.

Sari bakarra izango da, 500 eurokoa, SALKINera atxikitutako merkatalguneetan kontsumitzeko. Lanak Bastero Kulturgunean aurkeztu behar dira otsailaren 6an, honako ordutegi honetan: 10:30-13:30 / 17:00-19:00.

Kartelaren xehetasunak

65 cm-ko altuera eta 31 cm-ko zabalera izango dute kartelek, eta irudia neurri horietan edo horien proportzioan aurkeztu beharko da.

Xehetasun gehiago Andoain.eus webgunean aurki daitezke.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!