Roger Wesney Kiwi Corner English akademiako irakasleak 65 urte ditu eta badira urte batzuk Atletico San Sebastian taldearekin estatuko liga ofizialetan jokatzeari utzi zionetik.
Baina sasoain segitzen du, eta amorratzen egoten da ahal duen guztietan sticka (makila) eskuetan hartu eta zelaieratzeko. 2019az geroztik Espainiako selekzioko jokalari fijo horietakoa da, beteranoen mailetan.
Urrutira gabe, iazko urrian Lurmutur Hirian (Hegoafrika) jokatu zen munduko txapelketan, Espainiako +65 selekzioarekin aritu zen. Australia, Gales, Zelanda Berria eta Ingalaterra izan zituen aurkari txapelketan selekzioak, eta hamaikagarren geratu zen.
Akilesen tendoiaren hausturak utzi ez bazion ere berak nahi adina jokatzen, Wesney nahiko pozik itzuli zen Hegoafrikako txapelketatik. Erdilari gisa jokatu zuen neurketa horietan, eta hiru gol sartu zituen guztira.
Pasadizu gisa, berak azpimarratu du Zelenda Berriari bi gol sartu zizkiola. ”Bereziki motibitatuta irten nintzen zelaira, bikain jokatu nuen, eta neurketako jokalaririk onenaren saria eman zidaten. Dena esatera, golak ez nituen ospatu bestetan bezalatsu, ez baitaukat ahaztuta nongotarra naizen”.
Hain zuzen, taldeko argazkia Zelanda Berriaren aurkako neurketaren ostean atera zuten, azken emaitza adierazten zuen markagailuaren aurrean jarrita.
Prestaketa fisikoekin aurrera
Wesneyk adierazi dunez, nahiko gaindituta dauka lesioa, eta berriro ere heldu die entrenamenduei, Plazaolako bidean korrika txikiak eginez-eta horrela. Bestalde, beteranoen mailako Espainiako selekzioekin jokatzen duten bost gipuzkoarrekin ostiralero biltzen da Donostian, ariketa fisikoak egiteko eta zelaian hockeyan jokatzeko.
Europa eta munduko txapelketetan parte hartzen jarraitzeko prest agertu da Wesney, “osasunak laguntzen didan heinean”. Are gehiago, ez du galtzen itxaropena egunen batean Zelanda Berriarekin elastikoa jantzita jokatzeko.
Nolanahi ere, osasuna ez ezik, hockeyarekiko aparteko grina behar dela eduki halako abenturaratan sartzeko, aitortzen du Wesneyk. Izan ere, besteak beste, txapelketararako bidai eta egonaldiko gastuak jokalariek euren patrikeretatik ordaindu behar izaten dituzte.
Wesneyk gehitu digunez, jokatu berri den Hegoafrikako txapelketan, +65 selekzioan, bera ez gainerako jokalari guztiak pentsidouak dira; bera da langile bakarra, eta horrexegatik, ahalegin berezia egin behar du izan txapelketan parte hartzeko.