Bertxin Pentsiodunen Elkarteak urteko batzarra ospatu du Basteron gaur, eta zuzendaritzan aldaketa izan da. 120 bazkideen aurrean, Maite Iruretagoienak, Nemesio Zatarainek eta Pedro Mateosek lekukoa pasa diote Peio Jauregik, Flor Lopezek, Juli Correasek eta Jesus Alvarezek osatzen duten zuzendaritza talde berriari. Aurrekoek 15 urtetan hartu dute beren bizkar elkartearen ardura.