Bikain aritu zen Laida Guerrero igerilaria, etxeko proban

Buruntzaldea IKT taldea 2025ko ots. 8a, 07:00

Laida Guerrero, podiumean, zilarrezko domina jantzita.

Gipuzkoako Neguko Saria ospatu zen Andoaingo Allurralde kiroldegian, aurreko larunbatean

Bertan izan genuen lehian Laida Guerrero Buruntzaldea IKT taldeko kidea. Laidak igeri egindako probatan, 200 libreko marka hobetzea lortu zuen (3:12,19) eta, horri esker, podiumeko bigarren postuan egotea lortu zuen. Infantil mailan zilarrezko domina lortuta. Estilo libreko 50 metrokoan ere parte hartu zuen. Zorionak, Laida, lortutakoagatik!

Larunbat honetan, gure igerilariak Zarautzen ariko dira, III. Abiadura Sarian, lehian.

Eskertza-mezua

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu txapelketa gauzatzen lagundu ziguten bolondres guztiei. Mila esker Unai Iparragirre, Javier Guerrero, Daniel Garmendia, Itsaso Tolosa, Intza pagola, June Apeztegia, Lier Garmendia eta Borja Apeztegia; zuen prestutasunik gabe ezingo genuke sariketa antolatu!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!