Zuloak estaltzea, euriteen ondorioz pilatzen den ura drainatzeko sistemen hobekuntza eta hautsa ez altxatzeko inprimazio lana. Horiexek dira, datozen asteetan, bi aparkalekuetan egingo direnak. Lanek iraun bitartean aparkalekuen eremua nabarmen murriztuko da eta gabezia hori arintzeko Etxeberrieta plazan eta Galgo fabrika zenaren aparkalekuan ibilgailuak utzi ahal izango dira.
Asfaltatze-lanak, udalerri osoan, datozen asteetan:
- Arteta kalea, Agustin Leitza kalea.
- La Salle etorbidea.
- Plazaola kaleko biribilgunea, zebra-bideak, Joakin Larreta kaleko aldapak.
- Doktor Huizi kalea, Belkoain kalea, Gernika kalea, Zuberoa kalea.
- Aingurasutegi kalea, Leitzaran kalea, Kaleberriko atzealdea, Leitzaran ibaiko zubia.
- Rectificados Car enpresako aparkalekua, Izturitzaga dorrearen ondoko aparkalekuak.
Honek guztiak, zeresanik ez, eguneroko joan-etorrietan eragingo du. Gauzak horreta, Udalak adierazi du trafiko gehien dagoen kaleetan gauez egingo dirala lanak.