Elkarretaratzea deitu du Andoaingo BDZk, Israeli boikota egiteko

Aiurri 2025ko ots. 11a, 09:10

Elkarretaratzea deitu du Andoaingo BDZ taldeak, Palestinari elkartasuna erakutsi eta Israeli boikota egiteko. Hala, mobilizaziorako deia luzatu du talde eragileak, ostiralerako. Arratsaldeko 19:00tan izango da hitzordua, Zumea plazan.  

Era berean, bat egin dute andoaindarrek BDZk hainbat tokitan deitu dituen elkarretaratzeekin: hilaren 15ean, eguerdiko 12:00tan, kontzentrazioak egingo dira Hego Euskal Herriko hainbat herri zein hiritan "Carrefourrik? Ez, eskerrik asko!" lemapean, besteak beste, Oiartzungo Lintzirin industriagunean, Carrefour parean. 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!