Elkartasun jaialdia Andoaingo Gaztetxean, datorren hilaren 22an

Aiurri 2025ko ots. 12a, 12:06

Egun osoko elkartasun ospakizuna iragarri dute Andoainen, datorren otsailaren 22rako. Goizean hasi eta ordu txikiak bitarte, ekitaldi ugari iragarri dituzte.

Otsailak 22, larunbata
Andoain

11:30 Triki-kalejira Zumea plazatik Gaztetxera.

12:00 Porrotx eta Zapotxin pailazoak: Irri kanta koloretsua. Sarrerak salgai daude Ernaitzan, 5 eurotan.

18:00-20:00 Pintxo-potea.

19:00 Errifen zozketa.

20:00 Kontzertua: Gaizkiñe, Josetxu Piperrak eta Modus Operandi. Sarrerak salgai 12 eurotan.

Ondoren, DJ Jotatxo.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!