Euskadiko onenen artean lehiatzeko maila erakusten ari dira Leizaran Javier Zeramikak taldeko gazteak, denboraldi honetan. Senior mailako mutilen eta nesken ibilbide beretsua darraite, beraz, jubenil mailako mutilek. Denboraldi honetan Gipuzkoako Ligan eta igoera-fasean meritu handiko partidak egin dituzte.
SASKIBALOIA EUSKAL LIGA:
LEIZARAN JAVIER ZERAMIKAK 28
BARAKALDO 43
ASTEBURUAN:
ZARAUTZ-LEIZARAN JAVIER ZERAMIKAK
Larunbata, 15. 13:00. Aritzbatalde
Aurreko asteburuan Euskal Ligari ekin zioten. Baina aurrean zuten aurkari maila handikoa zen. Barakaldok ez zien aukerarik eman eta alde handiz irabazi zuten Andoainen jokatutako partidan (28-43).
Ligaxka honetan ari diren beste bi taldeak Urdaneta eta Zarautz dira eta euren arteko partidan zarauztarrak gailendu ziren. Hain zuzen ere, larunbat honetan andoaindarrek Aritzbatalderen kantxan jokatuko dute Zarautzen aurka. Eguerdiko 12:00tan iragarrita dago partida.