Venezuela, Maroko eta Euskal Herriko plater goxoen inguruan denboraldiko lehen saioa ospatu zuten. Hain zuzen ere, honako jakiekin gozatu ahal izan zuten: hallacak (Venezuela), tartaletak eta almendrako briwatak (Maroko) eta, atunez betetako arraultzak eta gilak (Euskal Herria).
Topaketa girotzeko, Victoria Velihanovak (biolina) eta Elisabet Gallok (akordeoia) musika-saiotxoa egin zuten.
Aldi berean, Ongi Etorri ekimeneko eragileek Peña Santa Kruz elkarteko Jokin Alaña, Jose Mari Carballo eta Antonio Goia kideei esker oneko oroigarria eman zieten.