Itxaso Mendiluze izan da erakusketaren komisarioa. Udalak, ohar bidez, erakusketaren hainbat xehetasun eskaini ditu: "Erakusketa aukera paregabea da bere kirol jardun luzea ezagutzeko objektu pertsonalak ikusiz (pasaporteak, dominak, prentsa iruzkinak...) eta argazkien eta gainerako materialaren bidez, bere ondasun horiek guztiak Real Oviedo futbol taldearen museoak eskuratu eta babespean jarri aurretik".