Puntista gazteak, Winter Series Txapelketan

Aiurri 2025ko ots. 14a, 09:41

Gazteleku Pilota Elkarteko puntista gazteek Gernikako Winter Series txapelketa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.

Esperientziaren berri eman dute Gaztelekuko kideek: "Pasa den astelehenean, Gazteleku Pilota Elkarteko zortzi haurrek Gernikan jokatzen ari den zesta-puntako Winter Series Txapelketan izateko aukera izan zuten. Profesionalen partidaren aurretik, eta seten tartean, jokatzen aritu ziren jendez gainezka zegoen Gernikako frontoian. Trebatzeaz gain, profesionalekin argazkia atera eta partidaz ikusteaz gain, frontoian zegoen giro paregabeaz gozatzeko aukera izan zuten. Astelehenero bezala partida telebistan bota zuten ETB1-n eta bertan azaldu ziren Andoaingo puntista gazteak. Esperientzia ikaragarria bizitu zuten!".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!