Lidergotzari eusteko hirunaka lortu behar ditu puntuak

Aiurri 2025ko ots. 15a, 11:06

Larunbat honetan Gorengo mailako partida jokatuko da Ubitarte zelaian. Euskalduna lidergotzan da eta lehen postuari eusteko garaipena ezinbestekoa du.

Are gehiago, azken bi neurketetan berdinketa eta porrota ezagutu ostean. Hasiera batean, larunbateko partidan hiru puntuak lor daitezke sailkapenaren azken postuan dagoen Billabona taldea hurbilduko baita Andoainera. Larunbat honetan da partida, arratsaldeko 16:00tan hasita. Sailkapenari begira, Euskaldunak 37 puntu ditu eta, 35na, Santo Tomas Lizeoak eta Rotetak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!